Datorren ostiralerako, uztailak 4, elkarretaratze berri bat deitu dugu Palestinarekin elkartasunez; Sanjuandegiko biribilgunean izango da, 18:30ean. Uste dugu aldian-aldian kalera ateratzea dela genozidioaren aurrean egin dezakegun gutxienekoa.
Palestinarrek askatasunean eta bakean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dugu, munduko herri eta herritar guztiek dugun moduan. Lotsa sentitzen dugu Europako Batasuna Israelekiko erakusten ari den jarrera konplizearekin, eta salatu nahi dugu Espainiako gobernuak estatu sionistarentzat armak saltzen jarraitzen duela.
Hori horrela, Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egin nahi dugu, presio bide eraginkorra izan daitekeelakoan. Bertako enpresei ere Israelekin dituzten harremanak eteteko deia luzatu nahi diegu, bereziki armagintzan inplikatuta dauden horiei.
Bide batez, Israelek eta AEBek Iranen aurka egin dituzten erasoak salatu nahi ditugu, Irango herriari ere gure elkartasuna erakustearekin batera.