Gosea arma gisara erabiltzen ari da da Israel azken asteotan, eta denok ikusi ditugu ankerkeria horren ondorioak. Haurrak goseak hiltzen, eta herritarrak goseak hiltzen. Horrez gain, bonbardaketek ez dute etenik izan abuztuan, eta pentsatzekoa da datozen asteetan egoerak okerrera egin dezakeela, Gaza erabat okupatzeko asmoek aurrera jarraitzen dutelako.
62.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek bi urte hauetan, eta momentu hauetan, 500.000 inguru dira gosete egoera larrian daudenak.
Behin hona iritsita, ezer gutxi espero dezakegu Europako estatuen aldetik. Horregatik, herritarrok kalean mobilizatzea eta Israelen aurkako boikot kanpaina indartzea garrantzitsuak direla uste dugu. Gure aldetik, elkartasun osoa erakutsi nahi diegu palestinarrei, eta haien borrokari babes osoa eskaini nahi diegu. Hori horrela, gure herritik elkartasuna antolatzen jarraituko dugu datozen hilabeteetan ere. Herritarrei dei egin nahi diegu Sanjuandegiko biribilgunean egingo dugun elkarretaratze berri honetan parte hartzera.