Palestinari elkartasuna erakusteko elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Palestinako bandera Sanjuandegiko biribilgunean.

Taldeak gogoratu du "bake akordio" deiturikotik gaur arte bonbardaketek ohikoak izaten jarraitzen dutela Palestinan. Palestinaren alde mobilizatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du Elkar-ekinek, eta ondorioz, ostiraleko 18:30erako jarri ditu hitzordua Sanjuandegiko biribilgunean.

Asteak igaro dira AEBen tutelapean Palestinan sinatu ziren akordioetatik. Aurrez beste askotan gertatu izan den moduan, gutxi behar izan du Israelek akordioak hautsi eta palestinarrak bonbaz erasotzeko. Haurrak eta herritarrak ehunka hil dituzte israeldar soldaduek, eta laguntza humanitarioa iristeko zailtasunek handiak izaten jarraitzen du. Urrun dago bakea Palestinan, eta komunikabideen lehen albisteetan ezkutatzen joan den arren, genozidioak bere horretan dihardu.

Asko izan dira azkenaldian modu batera edo Palestinari elkartasuna erakutsi dioten herritarrak, eta horretan jarraitzeko beharra azpimarratu nahi dugu. Herritarren presioak, gutxika bada ere, lortu du arduradunak mugiaraztea. Segi dezagun kaleak hartzen. Hain zuzen ere, ostiral honetan Sanjuandegiko biribilgunean batzera deitu nahi ditugu herritarrak. 18:30ean hasita elkarretaratzea izango da han.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide