Hotzari aurre egiteko manta lodiak, berogailuak eta negurako arropa zein oinetako egokiak eskatu ditu Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2025eko azaroaren 11

Mantak.

Materiala Elkargunera edo Arropagunera eramateko eskatu du taldeak. Gogora ekarri du Azpeitian ere asko direla pobrezia egoeran bizi diren herritarrak, eta ohartarazi du pertsona horien egoerak okerrera egiten duela neguan.

Negua gainean da, eta hotzak presentzia handia izango du herriko hainbat etxetan, datozen hilabeteetan. Gurean ere asko dira pobrezia egoeran edo egoera horretatik gertu dauden pertsonak eta familiak. Hotzari modu egokian aurre egiteak dirua eskatzen du (argindarra, material egokia, eta abar), eta behar horiek arintzeko, herritarren elkartasuna eskatu nahi dugu beste behin. Etxeetan soberan dauden askotariko materialak bildu nahi ditu Elkar-ekinek datozen asteotan, besteak beste, berogailuak, manta lodiak eta negurako arropa nahiz oinetako egokiak.

Material bilketa Elkargunean bertan egingo du Elkar-ekinek, honako egunetan eta ordutegietan: ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Arropagunea, berriz, astegunetan zabalduko dute; astearteetan, 11:00etatik 13:00etara nahiz 17:00etatik 19:30era; asteazkenetan eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era; ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide