Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek ostiral honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2025eko abenduaren 1a

Palestinako bandera Sanjuandegiko biribilgunean.

Genozidioak ikusgarritasuna galdu duen arren, egoerak oso larria izaten jarraitzen du Elkar-ekinen arabera. Mobilizatzen jarraitzeko deia egin du taldeak. 18:30erako jarri dute hitzordua, Sanjuandegiko biribilgunean.

Palestinako errefuxiatuei babesa eta laguntza emateaz arduratzen den UNRWA elkartearen arabera, Gazako herritarren %90 kanpotik datorren giza laguntzaren menpe dago bizitzen jarraitu ahal izateko.

Gaza erabat txikitua dago, eta milaka dira non bizi ez daukatenak, horietako asko, aurretik behar bereziak dituztenak dira: haurrak, adinekoak, zaurituak, osasun arazo larriak dituztenak eta abar.

Genozidioak ikusgarritasuna galdu du, baina sufrimenduak Gazako herrian jarraitzen du. Horregatik, Elkar-ekinek mobilizatzen jarraitzeko deia egin du, eta ostiralerako, abenduaren 5erako, elkarretaratzea deitu du, 18:30ean, Sanjuandegiko biribilgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide