Bigarren eskuko liburuak salduko ditu Elkar-ekinek plazan datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2025eko abenduaren 23a

Abenduaren 24an, goizez, postua jarriko dute 10:30etik aurrera, eta datozen egunetan ere herritarrek aukera izango dute liburuak eskuratzeko. 

Soreasuko Elkargunean dauden liburuak salgai jarriko ditu Elkar-ekinek plazan datozen egunetan. Gaur, asteazkena, 10:30etik aurrera jarriko dute postua, eta egun gehiagotan ere jartzeko asmoa dute.

Neurriz kanpoko kontsumoaren garaiak izaten dira Gabonak, eta data hauetan Elkargunea itxita egoten den arren, bigarren eskuko liburuak berrerabili eta merke eskuratzeko aukera eskaini die Elkar-ekinek herritarrei. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide