Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 70.000 baino gehiago dira 2023ko urriaren 7tik hona Israelek hil dituen palestinarrak. Azken hilabete hauetan bake prozesuaz eta su etenaz hitz egin bada ere, horiek sinatu zirenetik 1.000 gazatar baino gehiago hil dituzte sionistek. Egoerak larria izaten jarraitzen du Palestinan: hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek (GKE) salatu duten moduan, gazatarren oinarrizko beharrak ase gabe daude (elikadura, higienea, etxebizitza...), eta beraien oinarrizko eskubideen jabe izatetik oso urrun daude gazatarrak. Bitartean, joan den astean ikusi dugun moduan, Sidenor gisako enpresek genozidioaren kontura negozioak egiten jarraitu dute.
Bide batez, AEBak eta Israel azken hilabeteetan egiten ari diren eraso inperialista guztiak salatzea dagokigu. Une latz hauetan gure elkartasuna erakutsi nahi diegu Irango herritarrei. Gerra testuingurua nagusitzen ari da munduan zehar eta herritarroi dagokigu gerren aurka irmo agertzea. Eraso inperialistak bata bestearen atzetik datozen honetan, herritarrak gerren aurka mobilizatzea garrantzitsua da.
Horregatik guztiagatik, dei egiten diegu herritarrei datorren ostiralean, martxoaren 6an, Sanjuandegiko biribilgunean egingo dugun elkarretaratzean parte hartzera.