Urtea hasi denetik mugimendu handiak ematen ari dira mundu mailako politiketan. AEBk eta Israel Iranen aurka egiten ari diren gerra inperialistaz gain, hor dira Maduroren bahiketa, Kubari ezarritako blokeo gogorra eta munduko hamaika estatutan ematen ari den eskuin muturraren indartzea.
Mugimendu horiek guztiak ekonomiaren eta merkataritzaren logikatik ulertzea garrantzitsua da, eta horri begira jarriko da bihar, asteazkena, Asier Blas politologoa Sanagustin kulturgunean eskainiko duen hitzaldian. EHUn irakaslea eta nazioarteko gaietan aditua da Blas, eta askotan egon da Azpeitian hitzaldiak ematen.
Geopolitika gatazkan: merkataritza bideen eta blokeen berrantolaketa XXI. mendean izenburupean eskainiko du hitzaldia bihar. 18:30ean hasiko da saioa, eta Elkar-ekinek Sanagustinera joatera gonbidatu ditu herritarrak.