Israelek bahituta dituen aktibistei elkartasuna adieraziko diete ostiralean Sanjuandegiko biribilgunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2026ko maiatzaren 6a

Palestinari babesa adierazteko apirileko elkarretaratzea. (Mailo Oiarzabal)

Global Summut ontzidiari eta Israelek bahituta dituen Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistei babesa erakutsi die Elkar-ekinek. Ostiralean, 18:30ean, Sanjuandegiko biribilgunera hurbiltzera gonbidatu ditu herritarrak.

Beste ostiral arratsalde batez Sanjuandegiko biribilgunea inguratuko dugu ordu erdiz, Palestinarekin elkartasuna, gerra inperialistarik ez lelopean. Ekimen txiki bat, aldarrikapen justu bati iltzatua. Hor jarraituko dugu, 30 minutuz, euritan, eguzkitan nahiz lainopean, gerra inperialisten bukaera desio gugulako; Palestinan, Iranen, Libanon, Sudanen eta munduko hamaika herritan herritar oro libre bizi dadin nahi dugulako. 

Oraingoan gogoan izango ditugu Gazara bidean doazen Global Sumud ontzidiko lagunak ere, bereziki, Israelek bahituta dituen Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak. Munduak ez du bide onik hartu, eta ez dirudi datorrena hobea izango denik. 

Gauzak horrela, 30 minutu hartu eta ostiraleko protestara batzeko deia luzatu nahi diegu herritar guztiei, Global Sumud ontzidikoei, Israelen atxilotuta jarraitzen dutenei nahiz azken asteetan Gazan hil dituztenei elkartasuna adierazteko, eta gerra inperialisten aurka egiteko. 18:30ean izango da elkarretaratzea.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide