Palestinarekin elkartasunez eta gerra inperialisten aurka elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2026ko ekainaren 9a

Elkar-ekinek deituta joan den maiatzean Palestinari elkartasuna adierazteko egindako elkarretaratzea. (Elkar-ekin)

Hilabetero egin ohi duen gisara, 18:30ean Sanjuandegiko biribilgunean jarri du taldeak hitzordua. Palestinarekin elkartasuna. Gerra inperialistarik ez lelo hartuta egingo dute protesta.

Palestinako krisi humanitarioa isilean igarotzen ari da, baina elikagaien gabeziak, osasun baliabiderik ez edukitzeak eta mugak itxita mantentzeak erakusten dute norainokoa den egoeraren larritasuna. Gainera, argi dago Israelgo estatuak Palestinaren okupazioan sakontzeko hautua egina duela: horren adierazle da Gazaren %80 okupatzeko duela aste gutxi azaldu duten asmoa. Libanoren eta Iranen aurkako erasoek ere bere horretan jarraitzen dute, oso hauskorrak izaten ari diren elkarrizketa batzuk gorabehera.

Palestinari eta jazarriak izaten ari diren munduko herrialdeei elkartasuna adierazten jarraitu nahi du Elkar-ekin taldeak, baita gerra inperialisten aurkako mezua zabaltzen ere. Horregatik, ostiral honetan, ekainaren 12an, berriz bilduko gara Sanjuandegiko biribilgunean, 18:30ean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide