Herritarrek etxeetan soberan dituzten haizagailuak Elkargunera edo Arropagunera eramateko deia egin du Elkar-ekinek. Uda honetan egon daitezkeen beroaldien aurrean, taldeak beharrean dauden herritarren eskura jarri nahi ditu haizagailu horiek.
Bi espazio horiek honako ordutegiak dituzte:
- Elkargunea irekita egongo da ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
- Arropagunea irekita egongo da astearteetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era; asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era; ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Beroak eragin kaltegarriak ditu herritar guztientzat. Hala ere, zaharrak diren etxebizitzetan isolamendua eskasagoa da eta beroak are gehiago jotzen du. Bereziki haurrak eta pertsona helduak bizi diren horrelako etxebizitzetan osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen egoerak eman daitezke. Gainera, pobrezia egoeran bizi diren herritarrek aukera gutxi dute etxeak hozteko baliagarriak diren tresnak eskuratzeko. Klimak ez digu herritar guztioi berdin eragiten, eta horren aurrean ere elkartasuna beharrezkoa dela uste du Elkar-ekinek