Herriko jaietan bete-betean murgiltzera goazen honetan, Elkar-ekinetik Palestinarekin elkartasuna adieraztera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Egoerak oso larria izaten jarraitzen du Gazan eta Zisjordanian, eta itxura guztien arabera, okerrera egin dezake datozen hilabeteetan.
Gazari dagokionez, azpiegitura gehienek txikituta jarraitzen dute, laguntza humanitarioa tantaka iristen da eta armada israeldarraren erasoek ez dute etenik. Milaka herritarrek desplazatuak jarraitzen dute, ura kutsatua dago tokirik gehienetan eta elikadura zein osasun arazoak handiak dira.
Zisjordanian kolono israeldarren jazarpena areagotzen ari da azken asteetan, ehunka etxebizitza berri egin nahi dituzte, palestinarrak beraien etxeetatik kanporatzen ari dira eta hainbat mezkita erre dituzte.
Horregatik, protestan jarraitzea beharrezkoa dela uste dugu. Asteazkenean, 18:30ean, Sanjuandegiko biribilgunea inguratzera gonbidatzen ditugu herritarrak.