Palestinarekin elkartasunez kontzentrazioa deitu du Elkar-ekinek ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Elkar-ekinek deituta joan den maiatzean Palestinari elkartasuna adierazteko egindako elkarretaratzea. (Elkar-ekin)

Elkar-ekinen arabera, palestinarren aurkako jazarpenak ez du etenik izan uda honetan ere. Gazako egoera latzaz gain, Zisjordanian kolonoen eskutik ematen ari diren erasoak salatu ditu taldeak.

Elkar-ekinek jakinarazi duenez, Gazako herritarren %94k aterpe baten beharrarekin jarraitzen du, eta %58 egoera larrian bizi da. Abuztuan 50 herritar baino gehiago hil dituzte Israelgo soldaduek, eta su-etena deitu izan zaionaz geroztik 1.300 baino gehiago dira hil dituztenak. Janaria eta oinarrizko botikak tantaka baino ez dira iristen. Ura arazo larria bilakatu da, eta osasunerako egiturak erabat txikituta daude. Zisjordanian kolonoen erasoak areagotu egin dira azken asteotan, palestinarren etxeak erasotu eta harrikatu dituzte, eta 3.200 palestinar baino gehiagok galdu dute etxea. Israeldarrek lurren konfiskazioarekin jarraitzen dute, eta palestinarrak beraien herritik kanporatzeko estrategian sakontzen ari dira.

Egoera latz horren aurrean, egin dezakegun gutxienekoa da kalera atera eta protesta egitea. Horregatik, ikasturte berriarekin berriz ekingo diogu Sanjuandegiko biribilgunean elkarretaratzeak antolatzeari. Ostiral honetan, arratsaldeko 18:30ean, bertan biltzera animatzen ditugu herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide