Palestinarekin elkartasunez elkarretaratzera deitu du Elkar-ekinek ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Palestinako bandera astintzen. (Argazkia: Rawpixel.com)

Elkar-ekinen arabera, Gazako desplazatuen egoerak larria izaten jarraitzen du, eta kolonoen jazarpenak ez du etenik Zisjordanian. Ostiralean Sanjuandegiko biribilgunea inguratzera deitu ditu herritarrak.

"Gazari dagokionez, azpiegitura gehienek txikituta jarraitzen dute, laguntza humanitarioa tantaka iristen da eta armada israeldarraren erasoek ez dute etenik. Milaka herritarrek desplazatuak jarraitzen dute, ura kutsatuta dago tokirik gehienetan eta elikadura zein osasun arazoak handiak dira", salatu du Palestinako egoera Elkar-ekin taldeak.

Elkar-ekinek azpimarratu du Zisjordanian kolono israeldarren jazarpena areagotzen ari dela azken asteetan, "ehunka etxebizitza berri egin nahi dituzte, palestinarrak beraien etxeetatik kanporatzen ari dira eta hainbat mezkita erre dituzte".

Horregatik, protestan jarraitzea beharrezkoa dela uste du Elkar-ekinek. Horregatik, ostiralean, 18:30ean, Sanjuandegiko biribilgunea inguratzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide