Palestinarekin elkartasunez elkarretatzera deitu du Elkar-ekinek ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Urriaren aurrenean Palestinari elkartasuna adieraziz egindako elkarretaratzea. (Ixidro Arrieta)

Urrian Gazan eta Zisjordanian egin dituzten erasoak eta eskubide urraketak salatuko ditu taldeak. Sanjuandegiko biribilgunea inguratzera deitu ditu herritarrak.

Gaza eta Zisjordaniako herritarren aurkako aire erasoak eta tiroketak, etxebizitzen eta azpiegituren txikizioak, biztanleen lekualdatze behartuak, elikagaien eta sendagaien eskasia, haurren aurkako indarkeria eta hezkuntzarako sarrerarik eza. Su etena deitu izan zaionaz geroztik, Israelek 1.500 palestinar inguru hil ditu. Egunerokoak latza izaten jarraitzen du Palestinan, nazioarteak apenas egiten dion jaramonik, eta estatu sionistak zigorgabetasun osoa du genozidioarekin jarraitzeko.

Horregatik, protestekin eta salaketekin jarraitzea beharrezkoa dela uste dugu. Hilero egiten dugun moduan, ostiral honetan ere, bihar, Sanjuandegiko biribilgunea inguratzera gonbidatzen ditugu herritarrak, 18:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide