Emakumeen Txokoko gela informala ezagutu nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa

Ikasturtea berrikuntzaz beteta dator Emakumeen Txokora, eta berrikuntza nagusietako bat da gune edo gela informala, Bideo honetan dago azalduta zer eskaintzen duen eta zer eskaini duen gune berriak.

Joan den astean aurkeztu genuen Emakumeen Txokoaren ikasturte berrirako eskaintza. Orduan aurreratu bezala, berrikuntza askorekin dator ikasturtea Emakumeen Txokora, eta berrikuntza horien artean dago gune edo gela informala.

Auzolanean sortutako gune honetan eskuragarri daude, besteak beste, Liburutegi Feminista, kontsultarako gunea, Emakumeen Txokoan izandako hitzaldien bilduma, ikus-entzunezkoak eta hausnarketarako gunea.

Azalpen gehiago, gunearen berri emateko prestatutako bideo honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide