Zuk ere errutinatik irten eta sexu harremanei eta praktikei bizi berri bat eman nahi diezu?

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa

Dakizuen bezala, Lardaxka, sexualitate, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua herriratzeko eta zabaltzeko asmoz, aholkularitzan ohikoak diren gaiak ardatz hartuta, sei bideo labur egin ditugu. Gaurkoan, laugarren bideoa partekatzen dugu zuekin. Aurreko bideoan harremanak eta horiek eraikitzeko zein deseraikitzeko moduak izan genituen hizpide, oraingoan, aldiz, errutinatik irteteko eta sexu harremanei eta praktika erotikoei bizi berri bat emateko moduez arituko gara. 

Datozen asteetan ere zerbitzua gehiago ezagutarazi eta sexualitatearen inguruko tabuak hausten laguntzeko asmoz, hainbat bideo labur zabaltzen jarraituko dugu, aholkularitzan ohikoak diren gaiak modu umoretsu eta hezitzailean landuz.

Zerbitzua herritar orori irekita dago eta bi astean behin, asteartetan, eskaintzen da, goizez zein arratsaldez. Hitzordu bat hartu nahi duenak 688 751 000 WhatsApp zenbakira mezua idatzi behar du edota 943 15 70 55 telefonora deitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide