Aurreko bideoan errutinatik irteteko eta sexu harremanei zein praktika erotikoei bizi berri bat emateko moduen inguruan hitz egin ostean, oraingoan sexu praktiketan seguru sentitzearen inguruan aritu dira Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aktoreak.
Datozen asteetan ere hainbat bideo labur kaleratuko ditu Parekidetasun sailak, Lardaxka zerbitzua ezagutarazteko eta sexualitatearen inguruko tabuak hausten laguntzeko. Hain zuzen, aholkularitzan ohikoak diren gaiak modu umoretsuan eta hezitzailean landuko dituzte ikus-entzunezkoetan.
Lardaxka zerbitzua herritar orori irekita dago, eta bi astetik behin astearteetan eskaintzen dute, goizez zein arratsaldez. Hitzordua hartu nahi duenak 688 75 10 00 zenbakira Whatsapp mezua idatz dezake edota 943-15 70 55 telefono zenbakira deitu.