Sarrera modura

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2006ko ira. 26a, 17:09

Kaixo, bertsozale!

Bloga sortu dugu guk ere. Saiatuko gara, lehio honetatik, Elkarteak sortzen dituen berriak zabaltzen.

Hamabostean behin idazteko aitzakia bat badugu, behintzat: gure lokalean ikusgai -eta irakurgai- ipintzen dugun bertsoa ekarriko dugu hona, Telefonica paretik pasatzen ez bazarete ere bertsoa irakurtzeko modua izan dezazuen. Orain arteko guztiak ipini ditugu.

Eta bestelakorik ere idatziko dugu, seguru.

Ongi etorri eta, badakizue, blogean erantzuteko aukera duzuela. Eta, erantzunak bertsotan badira, hobeto!

Animo,

Erniarraitz Bertsozale Elkartea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide