Urtea ongi amaitzeko bi aukera berdingabe izango ditugu:
Ostiralean, hilak 22, 23:00etan Azpeitiko Betharrandarretan Txapelen Omenezko saioa, kanturako talde bikainarekin, inolako zalantzarik gabe: Euskal Herriko Bertso Txapelketan, 2005ean BECen, txapeldun eta txapeldunorde izandako Andoni Egaña eta Unai Iturriaga, lehengo larunbatean Bizkaiko txapelketan, Euskaldunan, garaile ateratako txapeldun berria, Xabi Paia eta, aurrekoen pare nahiz hobeto kantatzeko gai diren Sustrai Colina, Jokin Sorozabal eta Imanol Lazkano. Gai-jartzaile lanetan ere bertsolaria dugu aurten, Joxe Luis Gorrotxategi. Betharrandarretako aretoa osorik izango dugu aurten, baina txiki geldi daitekeena inguru hauetako bertso zalea, besteak beste Bertso Parrandan, erakusten ari den berotasuna kontuan hartuta. Zale guztiak gonbidatuak zaudete datorren ostiralean Txapelen Omenezko jaialdira.
Eta, nola ez, bezperan, abenduaren 21ean, tradizio handiko Santo Tomas eguneko plazako saioan ere. Hor beste bostek izango dute aukera, Sebastian Lizaso gidari dutela: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta herriko bi gazte, Jokin Uranga eta Beñat Lizaso.Zer gehiago eska daiteke!