Josu eta Izaroren ezkontza

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz

Albiste pozgarria
digute kontatu,
Josu ta Izaro gaur
direla elkartu.
'Orgasmo mundialan'
eguna hautatu.
Baratzeko lorerik
ez dadin hondatu
sarri-sarri behar da
ondo ureztatu.

Zorionak bioi eta aunitz urtez, Erniarraizko kide guztien izenean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide