Nola bihurtzen ditu denbora maltzurrak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz

Nola bihurtzen ditu
denbora maltzurrak,
orduak luze eta
urteak laburrak?
Bere laztan guztiak
ez dira samurrak,
baina bihotz ona du
urteen lapurrak,
berri bat oparitzat
baitakar agurrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide