Bertso Eskolak hastera doaz

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2010eko irailaren 28a

Uda joan da eta ikasturte berriarekin, urtero bezala, helduen bertso eskolak hasiko ditugu, aurten ere, Erniarraitz Elkartean.

Egurrezko mikrofonoari eta hezur-haragizko lagunei kantuan jarduteko gogorik baduzu, animatu eta eman izena. Bi talde (gutxienez) izango dira aurten ere:

  1. Astearte gauetan, 21:00etan, Haritz Etxeberria 'Ministro' gidari dela
  2. Ostiral arratsetan, 19:00etan, Jokin Urangaren laguntzarekin.

Izena eman edo edozein zalantza duzuela ere, jarri harremanetan Erniarraitz Elkarteko edozeinekin edo bidali e-posta bat helbide honetara: erniarraitz[a bildua]gmail.com

Eta bertso parranda

Ikasturtea martxa onean hasteko, gainera, aurten Bertso Parrandaren 5. edizioa izango da. Bilera orokorra urriaren 7an izango da, 21:00etan, Perez Arregi Plaza 1ean eta bilera horretan zehaztuko da aurtengo egutegia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide