2008ko Bertso Parrandako saio bat
Sarrera
Martxan da aurten 5. aldiz Bertso Parranda. Hasieratik bertatik nahi izan genuen bailarara zabaltzea, eta hala bailarako tabernetan ere izaten dira saioak, baita aurten ere. Aurtengoak izango ditu aldaketa batzuk, baina oro har berdintsua izango da, ordubete inguruko saioak izango dira.
Taldeak
- HATXE: Haritz, Txibilter, Etxaniz
- AZPIJO: Azpillaga, Pio, Joxin
- JOXUBE: Joseba, Xubi, Beñat
- MAN: Ministro, Ander, Nekane
- EAR: Erreiru, Agite, Ruben
- XELA: Xenpelar, Leire, Arkaitz
- JOARE: Jokin, Arzallus, Eizmendi
- SEI: Silvia, Eneritz A., Izaro
Lanak
Honela izango dira, kanporaketan gutxienez, egin beharreko lanak:
- Hasierako agurra/k prestatuta ekarriko du/te taldeek, eta puntuagarria izango da.
- Ondoren talde bakoitzeko hiru bertsolariak ofiziotan neurtuko dira, adosten duten neurrian, beste taldekoekin.
- Jarraian, talde bakoitzeko bana, elkarrekin errima ariketan. Batek bertsoa hasi eta lehen puntua amaitzen duenaren errimak emango dizkio besteak, eta horiekin joango da bertsoa osatzen. Gai librean eta lau bertso osatu arte.
- Talde bakoitzeko beste bana neurtuko dira puntutan gaia emanda.
- Talde bakoitzeko hirugarrenarentzat zortzi oineko sorta bana izango da, berak nahi duen neurriko bertsoa osa dezan
- Azkenik talde bakoitzak egingo du bere saioa koplatan gaia emanda.
Epaia
Epaitzeko ere formula aldatu da: Erniarraitzek jarriko ditu bi epaile, eta entzuleek ere emango dute beren botoa. Epaileen artean berdinketarik balego ere.
Saioak
Lekua Taldeak Eguna Ordua
Kanporaketak:
Orkatz EAR / MAN Azaroak 5 23:00etan
Etxe-Aitz AZPIJO / XELA Azaroak 12 23:00etan
Txarrantxa JOXUBE / JOARE Azaroak 19 23:00etan
Jim Clark HATXE / SEI Azaroak 26 23:00etan
Finalerdiak:
Errezil (Orkatz / Txarrantxa) Abenduak 3 22.30etan
Zurt (Etxe-Aitz / Jin Clark) Abenduak 10 23:00etan
Finala:
Gaztetxean (Errezil / Zurt) Abenduak 30 23:00etan