'Txapelek 40 urte / erniarraitzek 10' ekitaldiko kartela |
Bertso Jaialdia Sanagustin Kulturgunean, abenduaren 17an, ostirala, 22:30etan
Jaialdi berezia izango da bertan Erniarraitz-ko bertso belaunaldi guztiek parte hartuko baitute:
- Bertsolaritza eskoletan lantzen duten lau gaztetxo izango dira kantuan: Jon Ander Iriondo, Jon Odriozola, Jon Gurrutxaga eta Xabier Oroz.
- Bertsolari gazteetan bi talde bereizten ditugu. Lehen taldean, gazteenetan zortzik kantatuko dute: Eneritz Artetxe, Eneritz Arzallus, Eneritz Eizmendi,Silvia Etxaniz, Josu Oiartzabal, Jokin Sudupe, Nekane Zinkunegi eta Izaro Zinkunegik.
- Gazteen bigarren taldean lauk: Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Haritz Etxeberria Ministro eta Ruben Gorrotxategik.
- Eta helduen taldean beste lauk: Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso eta Joan Jose Eizmendi Loidi Saletxek.
Saiatuko gara bertsolaritza bizirik dagoen kultur eskaintza dela erakusten eta frogatzen.
Une atsegin bat igarotzea eta igaroaraztea nahi genuke gure bailarako bertsozaleei. Gonbidatuta zaude Sanagustin Kulturgune berrian iluntze atsegin bat pasa nahi baduzu.