Oholtza gainean Jagoba Astiazaran, Ainhoa Ansa eta Beñat Gaztelumendi PBBren azken ekitaldian |
Udaberriko Bertsoaldiaren 2. ekitaldian, pianoa, gitarra, kantuak eta bertsoak izan genituen Sanagustin aretoan, Jagoba Astiazaran, Ainhoa Ansa eta Beñat Gaztelumendi hirukotearen eskutik.
Aretoa epel, goxo kafe kantaldirako egoki prestatua.Mahaitxoak, laupabost aulki inguruan, mahai gainetan opilak eta kandelak ñir-ñir.Kafe zerbitzu gunea jendez inguratuta. Aretoa betea.Aldareburuan gure protagokistak , pantaila erraldoia atzean, jendea partehartzera bultzatuz, bertan kantuen zerrenda luzea.
Ainhoak hitza hartuz, saioaren garapena azaldu zuen.Kaxak banatu ziren ikusleen artean, bertan bi paper sartu behar ziran baten, bertsolariarentzat gaia , hitza.Bestean, norberak nahi zituen bi kanten izenburuak.Horrela hasi zen martxan gaueko gurpila, hasi 10:40ean eta amaitu handik bi ordutara.Gure herriko kanturik kuttunenak, esanguratsuenak azaldu ziren eta entzulegoa , haseran lotsati xamar baina girotzen joan zen heinean abesbatsa ederra osatu zuen, Jagoba eta Ainhoaren ahotsei jarraituz.
Beñatek , berriro azaldu zigun bere trebezia, lau gai batera lotuaz,irudimena erabiliz,ziur, eroso gozatzen, gai jartzaile berrien nahiak asez, Jagobak pianoz ematen zion doinuaren bideari fin lotuaz.
Saioaren bukaera aldera Piano bat bertsotan proiektuaren 5 urteko ibilbidearen laburpen bat eman zitzaigun, Jagobak garatua, oroitzapen bikaina ,jarraipena aldarrikatzeko.Baita , urte hauetan gertuan izan dituztenei esker ona azaltzeko ere.Pianojole eta abeslariak oparia jaso zuen , proiektuaren motorra izan zela gogoratuz, bertso bikain batean jasoa.Monetu hunkigarriak ere bizi izan genituen, falta direnak aipatuz, Ainhoak bizi duen amaitasunari keinu eginez, Xalbadorren, ama ( Benito Lertxundik abestua...) sehaska kanta....
Lepo bete zen Sanagustin aretoa |
Ikusleak zutituz, eta bukaerako beste bat hainbat aldiz esanaz ,saioa amaitu zen bero,txalotsu....Hegoak ebaki banizkion doinuaren notetan murgildua...