Gipuzkoako Txapelketaren sailkapen faseko lehen itzuliko saioak jokatu dira aurreko bi asteburutan. Gogoratu behar da 60 bertsolarik hartu dutela parte lehen fase honetan, horietatik 30 aritu dira goizeko saioetan eta beste 30 arratsaldeko saioetan. Lanak desberdinak dira, goizez eta arratsaldez eta baita bertso kopurua ere. Hurrengo itzuliko saioak maiatzaren azken asteburuan eta ekaineko lehenbizikoan jokatuko dituzte, hau da, goizez aritu direnak arratsaldez, eta alderantziz. Gogora dezagun baita ere 60 bertsolaritatik 32 direla sailkatzen direnak hurrengo faserako. Erniarraizko kideek lehen itzuli honetan lortu dituzten puntuak eta sailkapenak honako hauek izan dira.
Goizeko saioa (13 bertso)
Postua Puntuak
- Uranga Isuskiza, Jokin 332.5
- Egaña Calderón, Urko 324
- Arzallus Alustiza, Eneritz 304
- Agirre Orbegozo, Joseba Andoni 276.5
Arratsaldeko saioa (11 bertso)
Postua Puntuak
1. Lizaso Alberdi, Beñat 289
- Zinkunegi Barandiaran, Nekane 271
- Oiarzabal Iturzaeta, Josu 254
Beraz, lehen itzuli honetatik, ongi sailkatuta atera dira Beñat Lizaso, arratsaldeko saioetako lehenbiziko postuan, Jokin Uranga, Urko Egaña, eta Nekane Zinkunegi. Besteek ere bigarren saio on batekin aukerak izan ditzakete, animo beraz. Hurrengo gure bertsolarien zitak, Usurbil, Gabiria eta Aretxabaletan izango dira, maiatzaren 28 eta 29an