Beñat Lizasoren doinu berria

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2011ko mai. 31a, 12:05

Aurrera doa Gipuzkoa Bertsolari Txapelketa, G puntua. Erniarraitzko kideen emaitzaren berri, lehen fasea bukatzen denean, datorren astean, emango dugu. Baina, gaurkoan, Beñat Lizasoren agurra nabarmendu nahi dugu, doinu berriarekin ausartu baitzen Lizaso.

Aste honetako Hitzetik Hortzeran landu dute gaia. Lizaso berak, telefonoz azaldu du doinuaren kontua: "Neskaren lehengusu bat soinujolea da eta, beti jarduten ginen doinuen inguruan... Behin berri bat egingo zidala esan zidan eta zapatu arratsalde batean elkartu eta hauxe atera zen". Neskaren lehengusu horrek izena ere izango du, baina ez ba guk jakin!

Hona bertsoa eta azalpena, bideoan, Hitzetik Hortzerako zatian.

Eta hona, agurreko bertsoa, osorik.

Arratsaldeon entzule
zu zeinen eroso zauden
ta gu berriz sufritzeko
gaur oholtzaratu hemen.
Nik ondo dakit kontu hau
sarri nola izaten den
txapelketa bukatzen zait
ia-ia hasi baino lehen.
Otsailaren amaieran
preparatzen hasi ginen
Maiatzera iristeko
ahalik eta ondoen.
Bi hilabete ta erdi
gogor saiatu ondoren
laister ikusiko dugu
merezi izan al duen.

Doinuak zortzi puntu ditu eta 8 silabetako egitura berdina, Habanera famatuaren erara.

Zorionak, Beñat!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide