Urtero legez, Txapelen omenezko saioaz gozatzeko aukera izango da Soreasu antzokian: Zita abenduaren 30ean gaueko 22:30etan.
Bertsolariak, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi eta herriko Beñat Lizaso eta Jokin Uranga izango dira kantuan. Hasera batean hauekin Maialen Lujanbiok abestu behar bazuen ere, azkenean Amets Arzallus izango da bere ordez.
Gipuzkoako txapelketa amaitu bada ere, bertso zaparrada gurean da. Etorri eta gozatu!