Lau ordu ta erdi bapo (bis)
ta bertso ederra franko
gustura atera nintzan
ta ez nun txisturikan jo (bis)
ta bertso ederra franko
Txistuarekin trantzean (bis)
ezin geratu etxean
bakoitzak jakin behar du
zein ikur duen atzean (bis)
ezin geratu etxean
Eliza, Kutxa ta Prentsa (bis)
ematen dute zer pentsa
nahi dunak egin dezala
hierarki horren defentsa(bis)
ematen dute zer pentsa
Menpekotasun itzala (bis)
ez da bate zerbitzala
bidea hori badegu
norbaitek gorde gaitzala (bis)
ez da bate zerbitzala
Etxe kenduen zerrenda (bis)
izerdi mailegu prenda
eta txisturik ezin jo
benga, benga, benga, benga(bis)
izerdi mailegu prenda
Bakoitza da bere bolan (bis)
pribilbegio kaiolan
inoiz ikusi al dituzu
sarrerak hartzeko kolan (bis)
pribilegio kaiolan
Poltrona bere aldare (bis)
nola txistu-hotsen jabe?
hortzaka egiteko're
mila motibo badaude(bis)
nola txistu-hotsen jabe?
Txistu jotzearen kezka (bis)
ixilduta ere protesta
ze egin behar da orduan
txalorik ezin du eska (bis)
ixilduta ere protesta
Aldundiaren makila (bis)
zergak igotzen abila
txisturik ez badigu nahi
argi ibili dadila (bis)
zergak igotzen abila
Txorien protesta hotsak(bis)
gaztaina zuloko hontzak
non izkuta ez dakila
gaizki eginaren lotsak (bis)
gaztaina zuloko hontzak
Xalbadorrena mardula (bis)
gezurran maila kalkula
Kutxakoak esan balu
gu asko maite gintula (bis)
gezurran maila kalkula
Igual nabil beranduan (bis)
ahal dunak ahal dun moduan
esangaia garbi neukan
ez dakit esango nuan (bis)
ahal dunak ahal dun moduan
Agur txistu zale tropak (bis)
zuretzat nahiko alprojak
hemen bukatzen ditugu
tongorik gabeko koplak (bis)
zuretzat nahiko alprojak
Juantxo eta German
- Txistujotzaileen koplak, Jon Sarasuak Putzuzulo Amets Fabrikan kantatuak