Herriarteko bertso desafioa jokatuko dute bihar Erniarraitzek eta Hernanik

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz bertsozale elkartea

Letea jatetxean elkartuko dira bertso afari formatuan, 20:30ean, eta bi taldeetako hiruna ordezkari arituko dira bertsotan. Ekitaldira joateko sarrerak eros daitezke. 

Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Errezilgo Udalak herriarteko desafioa antolatu dute biharko. Errezilgo Letea jatetxean elkartu dira Erniarraitz elkarteko eta Hernaniko (Gipuzkoa) bertsolariak, eta bertso afari formatuan, nor baino nor arituko dira bertsotan mahaiaren bueltan. 

Leire Ostolaza, Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi ariko dira Erniarraitzen ordezkari, eta Unai Agirre, Eñaut Martikorena eta Ekain Tolaretxipi Hernaniren ordezkari. 20:30ean hasiko da erronka, eta hara joatea nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dute afaria. Horretarako, Letea jatetxera deitu behar da, 943-81 28 87 telefonora. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide