Ibarretxe azpeitiarra

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko mar. 27a, 19:03

Badut lagun bat azpeitiarron hitz egiteko moduak parregura ematen diona. S hizkia guk nola ahoskatzen dugun gustatzen zaio bereziki. Eta kabreatuta edo aztoratuta nagoenean sekulako malizia eta barrearekin esaten dit: “laZZZZZZZai EZZZti, laZZZZai!”.

Bereziki akordatu naiz egunotan berarekin. Batik bat, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria ETAren su eteneran balorazioa egitera atera zenean. Izan ere, nere lagun horren arabera, Ibarretxe ere azpetiarra da. “Kazzuan kazzuan” esan zuen behin telebistan eta ordutik azpeitiarra dela esaten du. Eta su etenaren iragarpenaren egunean azpeitiar petoa zirudien: “ IluZZioa. Gure poza adierazi nahi dugu ETAk, azkenean, Euskal gizarteari entzun diolako.(…) ZZZu-eten iraunkorra aldarrikatuz ETAk egin duen adierazpenak arnaZZZa ematen dio euZZZkal gizarte oZZZoari eta leiho bat zabaltzen dio eZZZperantzari” (…).

Eta erdi erditik beste azpetiar batek zer esango eta behin entzun zuela Ibarretxeren euskara irakaslea azpeitiarra zela! Ez dakit, berak hala entzun omen zuen. Auskalo. Kontua da, Azpeitin behintzat GarraiiIntzitsua ez dugula esaten. Eta Ibarretxe hortxe, erre ke erre, “GarraIiintzitZZua, garraIiinntzitZZua, garraIiinntzitZZua …”. Irakasle horrek esango ote dio inoiz hitza GARRANTZITSUA dela! GARRANTZITSUA!

Eta garrantzi kontuekin ari garela, eta su etena aipatu dudanez, ezin ba pentsatzen dudan esan gabe geratu. Su etena iritsi dela, bai. Baina su eten bat. Orain, ordea, ni, beste su etenaren zain nagoela. Beste batzuren su etenaren zain. Nahi duzuen moduan ulertu. Nahi duzuen moduan esan: bezteen zu eten garrantzitzua edo besteen su eten garrantzitsua. Baina mesedez, garraiiIntzitsua ez eee, ni nere onetik ateatze nau ta!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide