Zarautz, ekainak 10, larunbata. Goizaldeko 5.00ak:
A ver, Ertzaintza dek ez?
Bai.
Ze nahi dek, euskeraz eo erderaz?
Prefiero en castellano
(Orain nik euskaraz kontatuko dizuet). Bale ba. Ea, mozkor-mozkor eginda gatxaudek, bi lagun, taxi paradan. Ordubete baino gehiago zamakiau hemen baina ez da kotxeik ageri. Hau posible al dek? Ta gero alkoholemian kanpaña berezia esangozue. Nik eztiat nahi, baina kotxie hartzea behartze nazue, ze eztauket nola etxea jun.
Ez, ez, ez, hori ez! Itxaron pixka bat, oraintxe lortuko dizut taxista baten telefono zenbakia.
Bale ba, zai eongo gaituk
Eta ertzainak taxistaren zenbakia eman, honek deitu, taxista etorri eta etxera. Bi orduko egona egin eta gero. Nire lagun bati gertatu zitzaion larunbatean. Benetan gertatu.
Eta ordu berean, Azpeitin.
- Urrustillea jun ber diñat. Launduien taxiyen parada.
- Bai, guazen ba.
- Ostia, oñe etzion bate. Jode, ta nik nola jun beñat?
- Ba ni enitxion ba hi emateko, jode. Ta nola iñgoñau?
Beste lagun bat eta biok giñen. Hark azkenean ezagun bat topau zuen Urrustilera joateko. Ni, gurasoen etxean geratu nintzen, Zestoara joateko modurik ez nuelako.
Alegia, edandakoan ez gidatzeko esaten digutela. Eta hori oso ondo iruditzen zaidala. Alkoholemiaren kanpaina berezia egiten dutela, eta hori ere oso ondo iruditzen zaidala. Baina ze alternatiba geratzen zaigu? Autobusak, zero. Beno, ez, axkoitiarrak suerteko, hara egoten baitira. Eta taxiak ere, eskas, oso eskas.
Puntukako karneta laster datorrela eta hor ari dira: otsoa dator, otsoa dator . Ba martxa honetan etorri eta jan egingo gaitu. Edo bestela etxean geratzea izango da irtenbidea. Edo alkoholik ez probatzea (ejem , polita geratzen da baina ea nork egiten duen). Eta zergatik ez gauez ere garraio publikoa bermatzea? Bale, utopia da hori gurean. Baina taxiak pribatuak dira. Eta horiek ere utopia bihurtzen hasi direnaren irudipena daukat