Maria Kristinara eskursioan

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko eka. 26a, 21:06

"Posible al da?" Galdetu diot neure buruari. "Posible al da?", galdetu diet nire albokoei, eta, "Kar, kar, bai, Azpeitin hori posible da!", erantzun didate.

Eta beste behin bilbotarrak baino okerrago garela entzun behar izan dut. Eta ez da gutxiagorako. Azpeitiz hain harro dauden asko zer eta Donostiara doazela bertako zezenketen "distira" erakustera. Kuriosoa, Azpeitik hainbesteko "kategoria" duela sinesten duenak Donostiako Maria Kristinara joan beharrik ez luke izan behar. Baina ez nonbait, han gehiago "luziukou" nunbait.

Hori bai, batzuentzat garraio publikoa ez dagoen bezala, beste batzuentzat bai, eta Festa Batzordeak berak jarrita gainera! Zer eta gure herriko zezenzaleek kapitalean zenbat diren erakusteko? Edo ez dakit, beste zerbaiterako bada, norbaitek azaldu diezadala.

Baina bai, ea, barkatu, oraindik ez dizuet eta kontatu zertaz ari naizen. Eske, azpeitiar moduan lotsa ere ematen dit esatea. Ez naiz zezenzalea, baina ez dut zezenketen kontra idatziko. Baina hau? Hau geyegi da. Letu, letu ondo, eta flipau...

"Aurtengo saninazioetako zezenketak hilaren 30ean aurkeztuko dituzte, 12:00etan, Donostiako Maria Cristina hotelean. Hara joan nahi dutenentzako autobusa antolatu du Udaleko Festa Batzordeak. Autobusa 10:00etan aterako da herriko plazatik, eta ekitaldia bukatu ondoren itzuliko da. Autobuserako izena Aitonena edo Juantxo Txiki tabernetan eman behar da, hilaren 29a baino lehen".

(urola-kostakohitza.info-n irakurri dut albistea).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide