Ni ez naiz Isabel Preysler

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko abe. 22a, 19:12

Ez, ez, ni ez naiz Isabel Preysler. Baina atzo, nonbait, personalidade doblajea edo izan zuen, eta une batzuetan ez nintzena nintzela sinestu ere bai. Santo Tomasen efektoa izango zen.

Arronaneko atea iriki eta… “me va me va me va me vaaaa….” Eta ni dana Iglesias zaletu. Ikastolako umetako lagun bat han, eta heldu dit besotik eta hala, balseo… Baxerritarrez jantzita Preysler, bere garai bateko gizonaren ahotsarekin liluratuta. Eta Anne Igartibururen programan ginela sentitu genuen biok: eskua soltatu eta pirueta bat egitea okurritu, eta … daamba… Inoiz ikusi al duzue zuek Arronanako lurra “al ras”? Begiak behearen kontra izan al dituzue inoiz han? Ba nik bai… eta ez dakizue ze desnibel dagoen! Hango hanka joka, hango lagundu beharra jendeak… eta ni kieto. Parrez lehertzen, jaikitzeko ere indarrik gabe. Gaur krixton ukolondoko minarekin jaiki naiz.

Eta ez, ez naiz Carmen Martinez Bordiu ere. Eta haren pare ibili nintzen atzo ere, Txarli tabernan. Badut lagun bat, ni bizkarrera igo arteko onik ez duena izaten. Eta atzo ere tokau: makurtu zan, bi euroko bat jasotzera bezala, eta konturatzerako aidean nenbilen buelta ta buelta, han ere, pirueta arraroa egiten. Ikusi al duzu inoiz Txarli taberna hain goitik? Ni bezalako metro eta erdi exkaxentzat ikusgarria da danan buru gaina ikustea!

Beraz, ez, ez naiz Preysler eta ez naiz Martinez Bordiu ere, eta pixkatean neure buruari Julito eta Anne Igartiburuz ahazteko eskatuko diot, ez didatelako bateeerreeee mesederik egiten. Baina banaiz Estitxu, banaiz azpeitiarra eta, bihar behintzat, behar dudan tokian egoten saiatuko naiz. Benito Lertxundiren kontzertuan, alegia. Eta piruetarik egin gabe. Gaurko agujeta, buruko min eta nekeak uxatzeko Benitoren doinu goxoek lagunduko didatelako. Eta nire sarreraren xoxek Orkatz Kultur taldeari lagunduko diotelako. Ulertzeko ez dago piruetarik egin beharrik. Behar duenari eman egin behar zaio. Injustuki kendu diotenari are gehiago. Eta Orkatz Kultur elkartearekin zer gertatu den ondo dakigu guztiok. Gabonetako izpirituan sinesten dutenek badute aurten non inbertitu. Besteok ere bai.

Piruetekin edo pirueta gabe, ondo pasatu egun hauek eta urte berri on!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide