Kazetariok informazioarekin kutsatuta bizi omen gara. Hala entzuten dugu sarritan. Baina oraingoan, gazteleraz esaten den bezela, "en kasa de herrero, kutxillo de palo". Gure etxean bai behintzat. Astebete jai izan dut eta astebetean egunkari bakar bat ere ez irakurtzeko agindua eman diot nire buruari. Bueno, Madrilgo gertaerak direla eta aginduari insumiso izan naizela aitortu behar dut, baina orokorrena, paperik ezta zabaldu ere.
Eta halakoxe falloa egin dut. Zer enteratuko eta 2006ko urteko kirolari hoberenen artean etxeko bat egon dela! Urte Zahar gauean enteratu ni, zanpana, eta kasualidadez. Bera ondoan nuela, beste lehengusu batek esan zidan, "gero periodistak izengo zeate zuek". Ya lo kreo. Gure Xuban, Xuban Uranga, urteko kirolari onena. Ta orduan nik "a, ze, balonzeston?". Eta ez, hor ere hanka sartu. Karaten. Ez da harritzekoa, ume-umea zenean ere, txikitan, sekulako letxeak ematen zizkigun "zaharroi", kamejameeeee!!! esanda.
Ba hori. Urte Berri goizaldeko bostetan Olazko Amaren plazatxoan egindako omenaldia gutxi izan ez dadin (hiru lengusuk aurrezkue eiñ geniyon, hola, inprobisatzen, bea ehun metrota begira jarrita. Xelebrie oso, geuk kantau ta geuk altxau hankak eta geuk dana, baño intentziyue ona zan!), hemen doaz, beste behin, zorionak nere partez. Hik segi deportie eiñ ta urangatarran nibela hobetzen, gu berandugi hasi gitxuan eta onezkeo alperrik galduta gatxaudek eta!