A-8 ta tonto arpeye

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2007ko api. 28a, 20:04

2 euro eta 20 zentimo. Hori ordaintzen dugu azpeitiarrok Donostiara juteko. Eta beste horrenbeste, bueltatzeko. Nik aspaldi jarri nuen berak dena egiten duen katxarrito delako hori. Parre egingo duzue igual, baina hola behintzat peajetik pasatzen naizen aldiro ez dudala ordaintzen iruditzen zait. "Konsuelo de tontos".

Beti iruditu zait bidegabekeria A-8a. Bai kobratzen dutena kobratzen dutelako, eta bai errepidearen egoera negargarria delako. Berez egunen batean dohan izateko jaio omen zen errepide hori. Bai, eta nik bi metro neurtuko ditut egunen batean. Utopia. Baina azkenaldian autopistan sartzen naizen bakoitzean sutan amaitzen dut. Bakar hizketan "kauen la puta, ze ostia, ezto eskubideik..." eta hola iristen naiz lanera. Orioko bidea edo dena delakoa egiten ari direla, eta irratian sarri entzuten dut anuntzioa: "barkatu eragozpenak, guztion onerako da". Bai klaro, baina bazpare segi kobratzen.

Eta hori gutxi balitz bezala, orain gainera multak jartzen hasi dira! Nire ezagun bati joan den astean bertan: badago hor tramo bat 70ean joan behar omen dena. Ejem... joan behar omen dena, ze hor 70ean ez dira sidekarrak ere joango. Ba nere lagun hori 120 ean edo pasatu da, alto eman diote ertzainek, eta toma: 400 euroko multa eta karneteko 6 puntuak kendu. Earra graziye. Egunero lanera joan behar, egunero 4 euro eta 40 zentimo ordaindu behar ustez autopista batek dituen abantailak gozatzeagatik, abantailak baino desabantailak sufritu, eta gainera multa.

Ez ordaintzeko esan diot. Badakizue, protestagile erreboluzionaria zaina aterata. Bidegi delakoa denuntziatzeko ere esan diot. Bai, bale, gogor erteera latza da. Eta azkenean betikoa esan diot; "ordaindu eta pakea". Tontoak garela uste dut, halare. Kejatu arren hortxe jarraituko dudalako A-8an aurrera eta atzera, katxarritoarekin peajetik pasatu eta ordainduko ez banu bezala neure burua engainatuz. Konformatu egin behar dela eta konformatu. Ordaindu behar dena ordaindu, tonto arpei galanta jarrita. Baina zer edo zer egin behar genuke...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide