Donostin ibili naiz lehengoan. Kapitalera parrandara joateko urtean hirutan edo aitzakia bila ibiltzen den horietakoa naiz, eta Jazzaldia izan zen oraingoan topatu nuena. Eta benetako aitzakia izan zen nonbait, ze guk Kursaal inguruan ez genuen asko jota ordu erdi egingo: "Jazza ta oso ona izengoen baño hau ezten guretzat". Azkenean, betikoa: ganaua kartolak jantzita zuzen-zuzen joaten den moduan, gu ere halaxe joan ginen alde zaharrera.
Eta han derrepente eman digute atzerritarrei ematen dizkieten txartel horietako bat, txupitoa debalde oparitzen duten horietako bat. Geu emoxionauta: "enee, extranjerak emate izengoñau, hau den hau fin itxurie izengo deuna!". Ta holaxe sartu gara taberna batera eta han oso jende gutxi, baina zeudenak donostiarrak. Ezagunak eta hasi gara hizketan gure ustez fin-fin, eta batek zer esango eta, erderaz: "joe, eske komo se nota ke sois de provincia. Esa sanidad y ese acento...". Guk parre egin eta ia bertsotan hasi ginen, "halla kuidaus" esanda.
Baina gero pentsatzen jarri naiz eta, nik uste nuen "de provincia" eta holakoak gure aitona-amonen garaikoak izaten zirela. Alegia, "de provincia" eta "de capital" dagoeneko diferentziarik ez zegoela. Ba badago nonbait. Eta zer esangoizuet ba, nik harro asko nagoela "de provincia" izanda. Hori bai, San Inaziyota igual etorriko zirela esan zigutenean lepoa tente-tente eginda harro esan genion: "Oye, pues ven arreglau y etxate kolonia, que Azpeitia es como la capital del Urola, y hay mucho glamour". Ez al digute ba Donosti txiki esaten? Ez al dute ba inguruko harro eta txuloenak garela esaten?
Ba hori, "de provincia" o "de capital" izen, ondo-ondo pasau Saninaziyuek!