Zoozzoooakkk! Halakoak omen gara Azpeitiko futbol zaleak. Edo omen dira, ze, nire kasuan, Lagun Onaken partida bakar bat ikustera ere ez bait naiz joan. Beno, bai, behin, baina zestuarrekin, eta Zestoaren kontra jokatzen zuenean. Eta orduan ere ez nintzen Zestoako zale gisa joan eh, Zestoako zaleekin baizik.
Baina bai. Harritu egiten nau kontu horrek. Iraetako futbol zelai berriaren inaugurazioan izan naiz zubian, eta herriko festak ematen zuten. Zestoarrek badiote maitasun, zaletasun edo ezdakit zer berezi bat futbolari. Urteetan inguruko futbol zelairik "eskasena" izanda ere (azpiegitura aldetik esan nahi dut), beti beteta, eta zaleak beti taldearen atzetik, hara eta hona. Hooliganak diruditela esaten diet nik askotan.
Azpeitian, berriz, futbol zelai eder askoak bai aspalditik, baina Lagun Onakek ez du halako tiraizorik sortzen. Niri hala iruditzen zait behintzat. Uste dut garai batean zaleak erakartzeko ekimenetan ere erabili zirela zuzendaritzatik.
Ez dakit zergatik den. Gipuzkoan, orohar, Realeko zaletuak ere epelak direla diote bizkaitarrek. Ez dakit. Baina, eta kostatu egiten zait hau horrela esan eta aitortzea, baina zestuarren aldean, futbol zale ZZZOOOOZZOOOAK garela edo direla azpeitiarrak ezin uka.