Elkarrizketa bereziye ein dibe gaur. Euskara batua eta euskalkien artean nolako uztarketie daon aztertzeko lan bat eiten ai da Alberto Barandiaran kazetaye Garabideantzat, eta azpeitiarra eta batua nola ezkondu dien jakin nahiyen, nereana jo debe. Idatzi, hemengo blogean, azpeitiarrez egiten detela. Egiye... tartien behin batuaz e ertetze bazate. Azpeitin azpeitiarra eta batua ondo uztartuta al dauden. Baietz esan diyobet nik. Registro bakoitze esparru ezberdiñetan ibiltzeala, ahozkuen ite deula azpeitiarrez, baño idatziyen, normalien, batuan, eta hori onartuta daola. Ta batuarekiko mespretxuik eo nabari al dan galdeu dibe gero. Eta ezetz esan diyobet. Ez dao, ez? Hitz eiñ hitze iñ, azpeitiarrez eite deula argi dago, eta batuan elkarrekin haste geanien parreuri emateigula re bai, baño mespretxuik ez, ez? Ala bai? Nere inguruen eztet nik halakoik somau behintzet...