Prest dira aurten ere Gudari Eguneko ekimenak

Etzi zortzi, irailaren 27an, 45 urte beteko dira frankistek Angel Otaegi, Juan Paredes Manot Txiki eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituztenetik.

Badator aurten ere irailaren 27a, eta aurten ere Gudari Eguna ospatuko dugu egun seinalatu horretan. 45 urte beteko dira etzi zortzi, hurrengo igandean, frankistek Angel Otaegi, Juan Paredes Manot Txiki eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituztenetik.

Horren harira, horien inguruko erakusketa ikusgai izango da datorren aste osoan zehar Sanagustin kulturgunean, baita egunean bertan Nuarben ere.

Horretaz gain, egunean bertan Azpeititik Nuarberako mendi martxa irtengo da 8:30ean, plazatik, eta 12:30ean lore eskaintza egingo da Nuarbeko hilerrian, Otaegiren hilobian. Ondoren, ekitaldia ere egingo da Nuarben bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide