Atzo, asteartea, Espainiako Vuelta Azpeitik igaro zen, eta Ikasberri ikastolaren aurreko biribilgunean herritar ugari elkartu zen, ikurrinak nahiz presoak etxeratzearen aldeko banderolak eskuetan. Espainiako Vuelta kirola baino gehiago delako, gure herriaren zapalkuntzan sakondu nahi dutenen aurrean Hau ez da Espainia! Independentzia leloa lau haizetara zabaldu genuen. Euskal Herrian badelako herri bat bere hizkuntza eta kultura propioa dituena, bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea duena.
Gora herria!