Azpeitiko Festa
Herrikoien Batzordea, hasia da aurtengo Saninaziyuek prestatzen. Izango
da lana eta zertaz gozatua aurten ere! Festak herritarrek antolatuak
eta herritarrentzat izan daitezen ahalegina egingo da beste behin,
ilusioa eta lanerako grina, horiek izango dira osagaiak eta
antolakuntzarekin osagarrituz... sekulako jaiak izango dira emaitza!
Bada ordea kezkatzen gaituen elementurik. Hauen artean, hiru azpimarratuko genituzke:
-
Udaletxeko Festa Batzordea edo Mahaia, guztiz desitxuratu dutela. Ez du
erabakitze ahalmenik eta ez dago herritarrak bertara eramateko
borondaterik ere. Finean, badirudi mahai hau usteltzea dela batzuen
helburua.
- Bi ereduren harteko talkak bere horretan dirau,
egitarau bateratua deitzen diogun hori, errealitate izatetik hurrun
dabil. Festa Herrikoien Batzordea bere egitaraua osatzen saiatzen den
bitartean, Udalak, nahi duena antolatzeaz gain, besteen egitarauan
muturra sartzen jarraitzen du, hau baldintzatzen saiatuz.
-
Bestalde, aurten ere, Abuztuaren batean Eusko Jaurlaritzako gonbidatuak
izango ditugu. Aurreko urteko aurrekariak ikusita, Festa Batzordera
gerturatutakoek behin eta berriz neurriak hartzea eskatu arren, Udalak
burugogor jarraitzen du.
Festa
herrikoien historia, oztopoz beterik dago eta gaur egun ere, dinamika
hau zangopilatzea da batzuen kezka. Baina jai dute! Orain arte bezala,
festa herrikoiak indartzen jarraituko da! Olatu bat, marea bat...
tsunami arroxa bat ikusi ahal izango da aurtengo jaietan! Festa
herrikoi, parte hartzaile, euskaldun eta parekideetara bidean,
geldiezina izango den tsunamia!
Gehiago jakin nahi? Ba badakizu, Uztailak 1, Osteguna, herriko plazan ikusiko gara 19:00etan, batzar zabalean!
Festatan atea zaparraie!