Badator urtero Betarrametan egiten den futbito txapelketa. Aipatu
gainera aurtengoa hamargarrena dela. Beraren hasiera Apirilak 3
Astelehena izango da. Bertan parte hartzeko, taldea osatu eta taberna
ezberdinetan jarri diren zerrendetan apuntatu beharko da. Gero Apirilak 31an, gaueko 21:00tan izango den bilerara azaldu beharko du talde bakoitzeko ordezkariren batek. Bertan taldeen zozketa egingo delarik.
Izen ematea 60 Euroko laguntza sinbolikoa izango da. Dakizuen bezala,
urtero bezala, Ekainak aldean izaten den gazte egunean, diru hau
ordainduta afaria dohainik izaten dela.
Gainera aurten, talde ezberdinetako jendeari txapelketaren
antolakuntzan inplikazio gehiago eskatuko diogu, honela gazte guztion
artean guztia aurrera errazago ateratzeko helburuarekin. Baita ere
neskak animatu nahi ditugu futbito txapelketan parte hartzera.
Animatu eta lehia alde batera utziz denok ondo pasatzera.