Gaur Maiatzak 26 Ostirala, gaueko 21:30ak aldera, Mendebaldeko Saharari buruzko Emanaldi - Hitzaldia
burutuko da gaztetxean. Horretarako bere guraso eta familiakoak
saharauriarrak dituen gazte bat azpeitiko gaztetxera etorriko da.
Lehenik ordubete inguruko bideo bat emango da eta hau bukatzean
solasaldia izango da.
Gomendatzen dizuegu gaztetxera etortzea, herri zapaldu honen inguruko
historia eta gaur egun nola aurkitzen diren informatzeko. Gogoratu ez
dakizuenentzat, Mendebaldeko Sahara, Marruekosekin batera,
Espainiaren kolonia izan zirela ia ehun urtean. Baina bi herrialde
hauek deskolonizatu zirenean eta Saharak 70ko hamarkadan bere
independentzia aldarrikatu zuenean, Marruekosek, Sahara gerraren bidez
inbaditu eta beretzat hartu zuen. Espainiak gainera honen aurrean ez
zuen ezertxo ere egin. 1991an gerra amaitu eta Saharak autodeterminazio
erreferenduna egiteko aukera zuen baina Marruekoseko gobernua oztopoak
jartzen hari da honen aurrean eta gaur egun oraindik ez dute
erreferenduma egiterik lortu.