Sexualitate Tailerra izan zen atzo (osteguna) Gaztetxean. 20
lagun inguru bildu ginen bertan. Saioaren helburua, gazteok
sexualitatearen inguruan ditugun iritzi ezberdinak elkartrukatzea zen.
Gazteok nola bizi dugun sexualitatea azaldu, eta modu natural batean
bizitzeko dauden alternatiben lanketatxo bat egin genuen. Hitz eginez,
joku batzuen bitartez gabeziak, lotsak eta loturak baztertzen
saiatu ginen. Atzokoa, hitz egiteko puntu bat izan zen, baina aurrera
begira gai honen inguruan tailer gehiago egin genitzake. Animatu gazte!