JAIAK, HERRITIK HERRIARENTZAT!!!
Azpeitiko gazteok, otsailaren 18an, amankomunean genituen hainbat arazoren inguruko errealitateak mahai gainean jarriz, berauek eztabaidatu eta aurrera begira landu beharreko gaiak eta puntuak zehaztu genituen.Herriko gazteon egoeraren inguruko diagnosi honetan, gaur egun Azpeitian dugun jai eredua izan zen eztabaidatu genuen gaietako bat, beste hainbatekin batera.
Eztabaidan ateratako ondorioen arabera, gure herriko jaiak ez dira herritarrentzat antolatzen, gehiago begiratzen zaio kanpotik etorriko den jendeari.Azpeitiko jaiak ikuskizunetara mugatzen dira, salbuespenak salbuespen eta askotan beste kultura bat bultzatzen dutelarik.Horrez gain, jaietako ikuskizunetan, ez da bermatzen herritarren partehartzea.Ez da bermatzen sexuen arteko parekidetasuna, jaiak antolatzerakoan emakumea kontutan hartzen ez duten jaiak, emakumearen parte hartzea sustatzen ez duten jaiak, osagai sexistak dituzten jaiak, jai sexistak dira.
Egoera hau bereziki San Inazioetan ematen da.Nolako jaiak Udalean bertan erabakitzen dira.Nahiz eta jai batzorde ireki batetarako deialdia egin, batzorde hau aholku batzorde bat gehiago da.Batzorde hau deitzerako nolako jaiak izango diren erabakia egoten da eta beraz, jai batzorde itxi bat da.Horrela, ez ereduaren inguruko eztabaidan eta ez antolaketan ez da bermatzen herritarren partehartzea.
Gaztetxetik jai herrikoiak, partehartzaileak, euskaldunak eta parekideak bultzatuko ditugu.
Herrikoiak izango dira jaiak herritik sortutakoak eta herritarrentzat izan behar dutelako.Herriak nahi dituen jaiak antolatu behar dira, aukera bat eman behar zaiolarik berauek nolakoak izan erabaki eta antolatzeko garaian.
Partehartzaileak izango dira herriarentzat eskeintza ezberdinak egon daitezen partehartzea bermatu behar delako.Herritarra ikusle soil izatetik jaietako parte aktibo bat izatera pasatzeko pausoak eman behar dira.
Euskaldunak izango dira gure kulturan oinarrituko diren jaiak nahi ditugulako.Kanpoko kulturak bultzatzeari utzi eta hizkuntzaz haratago euskaldun gisa nabarmentzen gaituen eredua bultzatu behar da.
Parekideak izango dira, bai antolaketan eta bai ekimenetan emakumeak parte hartu behar duelako.Emakumearen partehartze aktiboa bermatzeaz gain jaiek ez dute kutsu sexistarik izango.
Horrela, aurten bestelako San Inazioak ospatuko ditugu, kolorea eta bizia emango diegu jaiei.Gaztetxeko jai batzordea sortua da eta jai eredu hau aldatzeko lehenengo pausoak denon artean emateko herritar guztiei dei egiten diegu bertan parte har dezaten.Herritarrez gain Euskal Herri guztiari deia luzatzen diegu jaietara hurbiltzeko.
HAU EZ DA GURE ESTILOA, JAIAK HERRIARENAK, JAIAK HERRIARENTZAT!
Uztailak 22, larunbata: AMNISTIA eguna.
- 19:00tan MANIFESTAZIOA.Eskubide guztien jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira.
- 21:00tan herri afaria berdura plazan.
Uztailak 29, larunbata
- 19:00tan kalejira-poteoa etxebizitza eskubidea aldarrikatuz.
- 21:30tan Apunta, Hell beer boys, Agresive combat eta Paso de ti taldeekin kontzertuak Gaztetxean.
Uztailak 30, igandea
- 11:30etan kontzentrazioa plazan.Etxean nahi ditugu! Lemapean.
- 14:00tan txupinazoa berdura plazako balkoitik, udaletxeari bizkarra emanez. Gure jaietako mezua aldarrikatuko dugu.Txupinazoarekin batera irina, ura, txanpaina... izango dira tartean, txaranga batekin gure jai alternatiboei hasera emanez.
- 15:00tan herri bazkaria (paelllada erraldoia).
- Bazkal ondoren, bertso onenen lehiaketa.
- Arratsaldean, jokoak txosnatan.
- 22:00etan karaokea (arratsaldeko jokoetako partaideentzat azken froga izango da)
- 23:00tan erromeria txosnetan Amaiurrekin.Aiaiaiaiaijiiiii!!!!
-Uztailak 31, astelehena:
- 17:30etan umeei zuzenduta, Txan magoa gaztetxean, merendola batekin.
- 17:30etan Zezenketen kontrako kontzentrazioa zezen plaza aurrean.
- Kontziertuen aurretik, Segikoek bideo emanaldia txosnatan.
- Gauean txosnatan, kontzieruak: Des-kontrol eta Never Surrender
Abuztuak 1, asteartea:
- 10:00etan Loiolan kontzentrazioa.Euskal Presoak Euskal Herrira!
- 20:00tan bizikleta ikuskizuna txosnatan.
- 21:00etan txotxa txosnatan (bakoitzak bere afaria ekarri) eta Kikee perkusio afrikarra giroa alaitzeko.
- Goizaldeko 7:00etan, txokolatada erdi kalean, froga baten truke.
ANIMAU JAIETARA,REDIOSSS!!!
AZPEITIKO GAZTETXEKO JAI BATZORDEA