Gazte manifestuaren inguruko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2007ko mar. 13a, 00:03

Kaixo

Azpeitiko gazte asanbladak etxebizitzaren gaian zeuden gabeziez kezkatuta eta arazo hau aldatzeko intentzioarekin lan talde bat osatu eta gazte manifestua idatzi zuen. 

 GAZTE MANIFESTUA 1.- Etxebizitza, oinarrizko eskubide unibertsala da. 2.- Azpeitiko gazteria, behartuta dago bizitza hipotekatzera eta egoera honek bizimodu prekariora bultzatzen du.
3.- Etxe hutsei erabilera ematea beharrezkoa da. Etxe berriak eraikitzeak interes pribatuei erantzuten die eta ingurugiroa kaltetzen du.
4.- Egoera honetaz baliatuz negozioa egiten dute interes pribatuek eta Udalarena da erantzunkizun nagusia.
5.- Udalari dagokio alokairu publikoa eta etxe hutsen inguruan aldaketak ematea.
6.- Egoera aldatu ezean, okupazioa da gazteok dugun alternatiba bakarra eta egoera aldatzeko borroka tresna eraginkorrena.

 

Urte hasieratik gazte manifestuarekin bat egiteko sinadura bilketa martxan dago eta iada hainbat eta hainbat gaztek bat egin du manifestu  honekin. Aurrera begirako planteamenduak hausnartzeko Martxoak 14 Asteazkena gaueko 21:00tan Manifestuarekin bat egin duen gazte oro gaztetxean izango den batzarrera gonbidatzen dugu. Han ikusiko garelakoan,

Agur.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide