Martxoak 31Larunbatean, Azpeitiko gazte asanbladak
antolatuta udaletxeko jauntxoek egin nahi duten bariante edo
sahiesbidearen aurkako martxa egingo da. Martxa bariantea igaroko
litzatekeen ingurutik egitea da heburua. Martxaren hasiera goizeko
10:00tan plazan izango da, sistiagako harrobi inguruan hamaiketako
egingo delarik. Gainera ondoren bazkaria egingo da gaztetxean.
Proiektu honek ez dauka ez hanka eta ez bururik.
Bariante honen helburua diotenez, trafikoa gutxitzea da, pasoko
trafikoa herri gunetik atereaz. Proiektu honetarako memoriak dio
azpeitiko trafikoaren %86,2a azpeitiko herritarrena dela eta beste
%13,8a dela pasoko trafikoa. Datu hauek garbi erakusten dute
sahiesbidea alperrikakoa dela. Gainera ingurunearekiko errespetu eza
nabaria da. Erabateko txikizioa egingo da, datu bat aipatzekotan,
memoriak dio Sistiaga - Munategi inguruak errekurtso natural
garrantzitsuak dituela. Sistiagako ibarra igarotzeko biaduktoa egingo
dute Munategi errekako errekan bezalatsu. Egitea nahi dutenak ez dauka
ez han ez bururik.
Beraz guztiok beharrezkoak gara proiektu txikitzaile honi ezetz esateko.