Euskal Herrian zehar hainbat eta hainbat gazte ari dira etxebizitza
eskubidearen alde lanean. Indar guzti hau baterajotze egunean
isladatuko delarik. Astean zehar hainbat eta hainbat ekintza burutuko
dira etxebizitza eskubidearen alde eta azpeitiko gazteok ere berdin
egingo dugu. Gainera Ostegun honetan hilak 10 bertso saioa antolatu da
etxebizitza eskubidearen alde. Aldez aurretik 20:00tan pintxoak eta
edariak izango dira eta 21:00tan bertsolariak hasiko dira. Hauek dira
izango diren bertsolariak: Jokin Uranga, Jon Maia, Xabier Silbeira,
Inaki Gurrutxaga eta Nekane Zinkunegi.
Urtarrilak 11 Ostiralean, baterajotze egunean, kontzentrazioak izango
dira ikastetxe eta lantegietan. 19:00tan berriz, Etxe zuri aurrean
kotxeak egongo dira Zarautzen izango den Manifestaziora joateko.Han
gero afaria eta kontzertuak egongo direlarik.
Denon esku dago.